Joan den martxoaren 27an, Euskaldendak-ek bere Plan Estrategikoa aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean, tokiko merkataritzaren garapena eta etorkizuna indartzeko helburuarekin.
Aurkezpenean nabarmendu zen tokiko merkataritzak gure herri eta auzoetako bizitza ekonomiko eta sozialean duen garrantzia. Azpimarratu zen, halaber, herritarrei zerbitzu hurbila eta kalitatezkoa eskaintzeko duen gaitasuna.
Era berean, adierazi zen tokiko merkataritza sektore bizia dela, etengabe eraldatzen ari dena eta etorkizuneko ibilbide sendoa duena, gure inguruneen dinamizazioan funtsezko elementua izanik.
Plan Estrategiko honek urrats garrantzitsua suposatzen du tokiko merkataritza indartzen jarraitzeko eta bere posizionamendua sendotzeko motor ekonomiko eta sozial gisa.
馃摳 Irudien egilea: Eusko Legebiltzarra / Parlamento Vasco