NORTZUK GARA

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresen elkarteen Konfederazioa da.

Sortze momentutik, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritzaren ordezkaritzarako plataforma handienetako bat izan da, 4.000 bazkide baino gehiago dituelarik eta lurralde guztietan modu eraginkorrean finkatu delarik.

EUSKALDENDAK, antolamendu patronaleko izaera duen Enpresa-Elkarte moduan, lurralde-plataformen bidez bere bazkideen koordinazio, ordezkaritza, kudeaketa, sustapen eta defentsa organo bezala eratzen da, Toki-, Lurralde-, Autonomia-, Estatu eta Nazioarteko Administrazioen zein Sindikatuen aurrean.

Bilkuraren erronka beharrezko foroetan esku-hartzea eta instituzioekin elkarlanean aritzea da, merkataritzaren ahotsa kontutan izan dadin sektorearekin lotutako erabakiak hartzean.

EUSKALDENDAK ondoren aipatzen diren HELBURU zehatzekin sortu zen.

  1. Bere kide guztien interes ekonomiko eta profesionalen ordezkaritza, defentsa, sustapena eta difusioa.
  2. Hiri/herri marketinarekin eta Gipuzkoako merkataritzaren irudiarekin zerikusia duen ororen garapena.
  3. Merkataritzarekin lotura duten hirigintza planen azterketa, garapena eta egikaritza.
  4. Elkarteen bidez, herri merkataritzako bezeroen beharrak jaso eta beren itxaropen eta nahiak betetzeko lan egin.
  5. Herritarrak, merkataritzaren garrantziaz ohar daitezen lan egin. Herrietako merkataritzan erosketak eginaz ingurugiro, ekonomia eta gizarte iraunkortasuna bultzatzen delarik eta ondarearen banaketa justuagoa egiten delarik.
  6. Herri merkataritzaren kalitate irudia transmititu.
  7. Sektorearen modernizazioaren alde lan egin, kudeaketa errazten duten tresnen bidez, eredugarriak diren merkatariak animatuz eta burutu beharreko ekintzetan lagunduaz, eta gainontzekoak egunetik egunera lehiakorragoak izatea dela bidea kontzientziatuz.